Axularrek behin esan zuen: " Ez dituzte euskaldun guztiek legeak eta azturak bat, eta ez euskarako mintzatzea ere, zeren erresumak baitituzte diferent ". Beraz, badakigu XVI. eta XVII. mendeetatik bereizi izan direla euskalkiak, hau da, euskaraz hitz egiteko modu desberdinak.
Esan dezakegu Manuel Larramendi apologista izan zela euskal dialektologiaren lehenengo aitzindaria, XVIII.mendean. Hala ere, denbora luzean Luis Luziano Bonaparte eginiko sailkapena izan da nagusi, zortzi euskalki mintzatu erakusten ditu eta hogeita bost azpieuskalki: euskalkietako lau Iparraldekoak dira (lapurtera, ekialdeko behe-nafarrera, mendebaldeko behe-nafarrera eta zuberera). Hegoaldean beste lau euskalki (bizkaiera, gipuzkera, iparraldeko goi-nafarrera eta hegoko goi-nafarrera).
Beranduago, XIX. mendean, Resurreccion Maria Azkue idazleak beste sailkapen bat egin zuen. Kasu honetan zazpi euskalki mintzatu aipatzen dira: Iparraldean hiru (lapurtera, behe-nafarrera eta zuberera) eta hegoaldean lau (bizkaiera, gipuzkera, goi-nafarrera eta errokariera).
Koldo Mitxelenak gutxitan aipatzen den euskalki bat ere errebindikatzen zuen: hegoaldekoa. Aspaldi galdua zen, Arabako eta Nafarroako lurraldeetan hitz egiten zena, eta senitartekotasunik hurbilena bizkaierarekin zuena. 2004 urtean aurkitutako Joan Perez Lazarragaren eskuizkribuak arrazoi eman dio Mitxelenari.
1968az geroztik dugun euskara batua dela medio, euskalkien arteko aldaketak gutxitu egin dira. Koldo Zuazo irakasle eibartarra da azken urteotan euskal dialektologian nabarmendu den ikerlaria, eta berea dugu euskalkien azken mapa. Sei euskalki eta hamalau azpieuskalki daudela dio. Euskalkiak: Hegoaldean, mendebaldekoa (bizkaiera), erdialdekoa (gipuzkera), nafarrera eta ekialdeko nafarrera . Iparraldean, nafar-lapurtera eta zuberera .
Bi ekarpen dakartza Zuazoren mapak:
1) Ohiko izenak aldatu egin ditu. Bizkaiera deitu izan dena ez da Bizkaian bakarrik hizt egiten, ezta gipuzkera deitua ere Gipuzkoan bakarrik. Ez zaio egokia iruditzen probintzien izenak euskalkienekin berdintzea.
2) Tarteko hizkerak markatzen ditu. Euskalkien arteko mugak ez dira zorrotzak, eta badira lurralde batzuk euskalkien arteko loturaguneak direnak. Zortzi hizkera nabarmendu ditu.
Zuberera.
Arkaismoek eta inguruan izan dituen erromantzeekiko maileguen garapena berezkoak eragindako ezaugarriengatik aparteko euskalkitzat hartu izan da. Xiberutárrak , xiberutárrak besterik ez dira.
Zuberoako herriak oso txikiak dira, Maule, hiriburua, 3.200 biztanle baino ez ditu. Gainera, euskara etxean bakarrik hitz egiten dute kasu gehienetan, eta gazteak ia ez dira euskaraz mintzatzen: 15 urtez beheitikoen %5ek bakarrik daki euskaraz. Maule ia hiri erdalduna da: 3.200 biztanleetatik 150ek bakarrik omen dakite euskara. Honen arrazoi nagusienetakoa euskara hizkuntza ofizial ez izatea izan daiteke, izan ere, Zuberoako hizkuntza ofizial bakarra Frantsesa da; halere, üská(r)az , en Français eta gaskoiez hitz egiten dute.
Beraz, Zuberoan %56 dira euskal hiztunak.
Zuberotar idazleak ez dira oso oparoak izan, hala ere, zuberotar idazle paregabeak agertu dira ere:Arnaut Ohienart, Joan Tartas,Pierres Topet... idazle klasikoetan, bestalde gaur egungo idazlea oparoenetan Txomin Peillen dugu nagusi.
Zuberoan maskaradak eta pastoralak oso ospetsuak dira. Pastoralak herri-antzerkiak dira, bertsoz kantatzen dira Zuberoako euskaran. Maskaradetan pertsonaia zehatz batzuek (20) dantzatu, kantatu eta bertsoak botatzen dituzte. Hona hemen adibide bat :
Koldo Zuazo euskalkiei eta dialektologiari buruz hitz egiten ikusteko -> Hemen klikatu.
Euskal dialektologiaren historia.