MANUEL GARAGORRI LARRAMENDI

(1690-1766)



23020901[1].jpg

Andoainen sortu zen eta Salamancan ikasi. Euskal Herriak inoiz izan duen pertsonarik argienetarikoa izan da, euskararen eta Euskal Herriaren aldeko lan asko idatzi zituena.

Lan gehienak gaztelaniaz idatzi zituen, nahiz eta Euskal Herria eta haren izaera, gobernu moldea eta hizkuntza berezia ditu aztergai gehienetan. Beraz, gaztelaniaz idatzitako obrak badu eraginik euskal literaturaren garapenean. Bi modutara lortzen du Larramendik euskararen alde egitea:

1) Euskara gutxiesten dutenak lotsatuz eta euskaldunak bere hizkuntzaz harro egotera animatuz.

2) Euskara erabili eta lantzeko ardura dutenak lan egitera bultzatu.

Gaztelaniazko lan ospetsu batzuk: De la antiguedad y universalidad del Bascuenze en España, Discurso histórico sobrela famosao Cantabria, Sobre los fueros de Guipúzcoa eta Corografía o descripción general de la muy noble y muy leal Provincia de Guipúzcoa.

Euskarazko lan opetsu batzuk: Ezina, egina (ga ztelanian oinarrituz euskara ikasteko metodoa da; deklinabidea eta aditza, sintaxia, eta prosodia aztertzen ditu) eta Hiztegi hirueleduna (Gaztelania, Euskara eta Latina).

Kritikari dagokionez bera da Hegoaldeko euskal literaturaren idatziaren eragile zuzena, Euskal Herria eta euskara mundua harrotasunez erakusteko jarrera bermatu zuen, euskal ohiturak eta gizartea nahiz politika jorratu zituen, eta haren hintegia (akatsak eta guzti) ondorengo idazleetan eragin handia izan zuen.