KOLDO MITXELENA

(1915 - 1987)


Mitxelena-5.JPG


Koldo Mitxelena Elissalt (Errenteria, Gipuzkoa, 1915eko abuztuaren 20a - Donostia, Gipuzkoa, 1987ko urriaren) 11a euskal hizkuntzalari eta idazlea izan zen. Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia fakultatean irakasle eta Euskaltzaindiko kide izan zen.

Euskara batuaren sortze prozesuan eragile nagusia izan zen, eta euskarak izan duen ikertzailerik handiena.

Bere bizitza ez zen batere xamurra izan hurrengo paragrafoetan bere bizitzako pasarte bakoitzaren lapurpen bat irakurri dezakezue:

-AURTZAROA ETA GAZTAROA

Artisau familia batean sortu zen. Artean gaztetxo zela, gaixotasun batek ohean egotera behartu zuen luzaro. Gertaera horri esker irakurzaletasuna piztu zitzaion, bai eta euskararako isuri bizia ere.

Familia abertzalekoa zen. Gazterik ELAn eta EAJn eman zuen izena. Aitzolek zuzentzen zuen Euskaltzaleak gazte-mugimendua ezagutu zuen. Fabrika batean hasi zen lanean, aldi berean ikasketekin jarraituz, eta zenbait mitinetara ere joaten hasi zen. Garai hartan sentitu zuen gerra aurreko euskal literaturarako interesa.

-GERRA,HERIOTZA-ZIGORRA,KARTZELA

Francisco Francoren altxamendu militarra izan zenean, Koldo Mitxelena boluntario joan zen abertzaleekin. Preso sartu zuten Santoñan, eta hiltzera kondenatu 1937ko irailaren 7an. Zigor hura 30 urteko kartzelaz kommutatu zioten. Horrela, hainbat presondegi ezagutuko zuen: El Dueso, Larrinaga, Burgos.

Burgosko kartzelan hainbat intelektual eta unibertsitario ezagutu zuen. Hantxe konbentzitu zuen Francisco Jordák, (gero Arkeologiako katedratikoa izango zenak) unibertsitate-ikasketak egiteko. Zailtasunak zailtasun, ikasketa horiei ekin zien handik urte batzuetara, 1948an. Bi liburuk eragin handia izan zuten Mitxelenarengan: Menéndez Pidalen Manual de Gramática Española eta Aguado Bleye-ren Historia de España.

1943ko urtarrilaren 13an libre utzi zuten, kartzelan 5 urte, 4 hilabete eta 5 egun eman eta gero.

-BIGARREN GARTZELALDIA

27 urte zituelarik eta osasunez pattal samar, Koldo Mitxelena Errenteriara itzuli zen. Jose Uranga errenteriar enpresaburuak kontulari-postua eskaini zion Madrilen. Hara joan eta lan egiteaz batera, klandestinitatean ere murgildu zen. Garai hartan, diktaduraren kontrako oposizioan bazuten esperantza bat: Bigarren Mundu Gerran aliatuek irabaziko zutela eta, ondorioz, Francoren erregimena jausi egingo zela.

1946ko apirilaren 10ean atxilotu egin zuten, CNTrn eta EAJren inguruko jarduerak zituelakoan. Mitxelenarekin batera, hiru galegozale handi erori ziren: Ramón Piñeiro eta Saco anaiak. Bi urteko espetxe zigorra ezarri zioten. 1948ko urtarrilaren 30ean atera zen, beste lau kartzelatatik igaro ondoren: Alcalá Ocaña, Yeserías eta Talaverako kartzelatatik, alegia.

-URRITASUNA ETA GARAPEN INTELEKTUALA

1948an berriro Errenterian zen, baina Madrilgo Filosofia eta Letretako Fakultatean matrikulatu zen, Francisco Jordá kartzelako lagunak animatuta. 1950eko eta 1960ekohamarkadak garrantzitsuak izan ziren Mitxelenarentzat: garapen intelektual handia izan zuen, baina diruz justu zebilenez, aldi bereko lanbide bat baino gehiago behar izan zuen bizibidea ateratzeko. Zituen aurrekari penalak izanik, ez zen erraza lan finkoa aurkitzea. Beharrik, zenbait lagunek ongi ezagutzen zituzten haren balioak eta ahaleginak (Arrue, Tovar, Amorós, Agud, Vallejo…).

1949an, Matilde Martínez de Ilarduya andrearekin ezkondu zen. 1951ko greban parte hartu zuen.

-UNIBERTSITATEA

1954 Julio de Urquijo Euskal Filologiako Mintegiko (Seminario de Filologia Vasca Julio de Urquijo jatorrizko izenez) zuzendari izendatu zuten eta "Egan"aldizkariko erredakzioko partaide. Aldi berean, Salamancan eskolak ematen hasi zen, bere lagun Antonio Tovarrek deituta. 1958an Euskal hizkuntza eta Literaturako Larramendi katedra hartu zuen Salamancako Unibertsitatean (Espainiako unibertsitate batean euskarari eskeinitako lehenengoa). 1959an doktoregoa lortu zuen. 1968an indoeuropar linguistikako irakasle izan zen. Salamancako aldi hori bere bizitzako garai zoriontsuenetakoa izan zen beretzat eta bere familiarentzat.

-EUSKARA BATUAREN ERAIKUNTZA

Salamancan eskolak ematen hasi zen garai bertsuan, Euskaltzaindiak ardura handiko enkargua eman zion euskara idatzia batzeko. Eztabaida handiko garaia izan zen hura, batez ere "H" letraren erabilerak piztu zituen tira-birak zirela medio. Euskara batua eraikitzerakoan, bere ikuspegia ez zen hizkuntzalari huts batena izan, soziolinguistikaren ekarpenak ere gogoan izan baitzituen. Argi ikusi zuen euskara batua erdialdeko euskalki erabilienen gainean eraiki behar zela. Era berean, etorkizuna nondik joan zitekeen ikusi zuen eta orduko gazte euskaltzaleek zuten sentsibilitatearekin konektatzen jakin zuen.

-PARISEN IRAKASLE

Frantziako 1968ko Maiatza famatuaren ondorioetariko bat unibertsitatearen dezentralizazioa eta zabalkundea izan zen. 1969 eta 1971 artean euskal hizkuntzalaritza konparatua irakatsi zuen Sorbonako Unibertsitatean, professeur associé gisan eta chargé de cours izan zen Ecole Practique des Hautes Etudes delakoan. Garai honetan André Martinet

hizkuntzalari ospetsuarekin izan zuen adiskidetasuna aipatu behar da. Hasieran, Martineten etxean jarri zen bizitzen eta honek bere lagun eta zientzialarien giroetan sartu zuen (Jeanne Martinet, Giovana Madonia, Nicole Moutard, etab.), baita bere argitalpen-sarean ere.

-EUSKAL HERRIAN BERRIRO EUSKAL UNIBERTSITATEAREN SORRERA:

Espainiako trantsizio politikoa eta lehen hauteskundeak izan zirenean, Koldo oraindik Salamancan zen. Hala ere, Euskal Herriarekin lotura estuak mantentzen zituen eta bertako hainbat gertaera nagusitan parte hartu zuen: esaterako, Euskal Herriko Unibertsitatearen sorreran edota normalizazio kulturalean. Azken urteetan, 1978tik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izan zen eta euskal filologoen lehen promozioak prestatzen jardun zuen. Urte luzeetan euskal hiztegia prestatzen jardun zuen Mitxelenak. Azkenean, 1987an, Orotariko Euskal Hiztegiaren lehen alea argitaratu zen, baina berak ezin izan zuen inprimaturik ikusi, pixka bat lehenago hil baitzen, urte horretan bertan. Gero, langintza horretan kide zuen Ibon Sarasolak jarraitu zuen hiztegiaren lanak zuzentzen, argitalpena 2005ean burutu zen arte.

Guk euskalkiak aztertzen eta zuei jakinarazten ihardun dugu lehen hiruileko hau ezin dugu Mitxelenaren euskalkien teoria ezagutarazi gabe bukatu.Koldok Araban hitz egiten zen euskaki baten ondareak haurkitu zituen Bizkaiera kutsu handia zuena esan beharar dago Gipuzkera kutsua ere bazuela baina Bizkaiera bereziki.