1.- DEKLINABIDEAK

1.1.-Nor eta nork oluraleko kasuak, -ak (haurrak etorri dira) eta –ek (haurrek egin dute) ondo bereizten dira.

(EB) Lan horretan lagundu zuen Lizarragak... eta katolikoek erabiliko dute itzulpen hau. > (Z) Lan hortan lagüntu zien Lizaragak... eta katolikoek erabiliko die ützülpen hau.

1.2.- Nori: hiru forma ere erabil daitezke: buruei, burueri, buruer.

(EB) Henrik anaiaren urratsak jarraitzen zuen. > (Z) Henrik anaiaren ürrhatser jarraiki zen.

(EB) jonek protestanteek irakaspenak esaten zituen. > (Z) Johanek ihardetsi zerien protestanten erakaspener aitzi.

1.3.- Norekin: -ekin atzizkiaren ordez –ekila(n) ager daiteke (Aitakila igorri dute)

1.4.- Nora: -ra, -rat eta, zubereraz, -la(t) ager daitezke atzizki gisa.

(EB) ...aitak katoliko bezala ezarri zituela eta errelijiotzat itzuli zela. > (Z) ...aitak ezari zütiela eta katoliko errelijionialat ützüli ziren.

(EB)…katolikoa ezagutzeko eta artare itzultzeko. > (Z) …katolikoaren egiazko ezagützeko eta hartarat ützültzeko.

1.5.- Non: Singularrean, mugatzailea galtzeko joera zubereraz: etxén, mendín

1.6.- Bizidun zentzua duten lekuzko kasuak (nor(en)gan, nor(en)gandik…) bereziak dira, forma ere oso berezkoak baitira:

(norengan) à noren baitan (semearen baitan)

(norengandik) à noren baitarik

Pertsonak gauzak lekuak balira bezela deklinatzeko joera ere badago:

Begoña nitarik urrundurik, (Nigandik)

1.7.- norantz kasua, sarri, -ri buruz modura ager daiteke:

Ostatuan barrari buruz kafea manatzera (eskatzera) joaiten nahiz eta…

1.8.- Izenordainen deklinabidean ene (nire) bidez jokatutako formak daude: eni, enekin, enetzat

Forma indartuak, mendebaldean eta erdialdean baino gutxiago erabiltzen direlarik ere, forma bere-berekin ageri dira: nihaur (neu), nihaurrek (neuk)…

2.- ADITZA

2.1.- Aditzoina ondo gordetzen da; goza ezan(Z) 38.lerroa

2.2.- Aspektu gertakizuna eratzerakoan, aditzoina –N bada, -EN gehitzen zaio:

(EB) etorriko zaio > jinen zaio (Z) (Moldatua) 35.lerroa

(EB) eramango dio > eramanen dio (Z) (Moldatua)

2.3.- Aditzoina –N bada, aspektu burutugabea adierazteko –ITEN forma erabili ohi da sarritan:

Egoiten, ematen, erraiten, izaten…

(EB) Emazteek hitz egiten diote > (Z) Emazteak hitz emaiten dero.

(EB) etortzen zaio >(Z) jiten zaio

2.4.- Izan da/ uk(h)an da. Antzinako bereizketa horri oraindik ere eusten zaio. Zenbat eta ekialderago, hobeto gainera.

Hegoaldean, <<etorri IZAN da>>, <<erosi IZAN dut>>…; bietan, IZAn erabiltzen da, iragankor/ iragangaitz den bereizketarik egin gabe. Iparraldean, bereizketa gorde egiten da:

<< jin IZAN da>> eta <<egon IZAN da>> (iragangaitza), baina << erosi UKAN dut>>, <<idatzi UK(H)AN dut>> (iragankorra)

(EB) nahi izan >(Z) nahi ükhen

(EB) elizan izan > (Z) e’lezen ükhen

2.5.- Aditz laguntzailea

Nor à (EB) aurkitzen da > edireiten da (Z) (2.l)
Nor-Nork à(EB) ikusten du > ikhusten dü(Z) (6.l)
Nor-Nork à (EB)goza ezan > goza ezan (Z)