Sarritan entzun izan da euskarak eta gaztelaniak elkarren antza dutela bokalei dagokienez, bederen. Baieztapen hori, ordea, ez da guztiz egia.
Txillardegiren aburuz, fonologikoki berdinak dira, baina fonetikoki ezberdinak. Hau da, gaztelaniaren eta euskararen sistema bokalikoan 5 bokal azaltzen badira ere, beren ahoskera ezberdina da.
Irudi geometrikoz baliatu zen Hellwag hizkuntzalari alemana, mingainaren jokoaren arabera, bokalak aho-barrunbean nola gertatzen diren irudikatzeko; hortik datorkigu Hellwagen triangelua izena. Beraz, 5 fonema bokaliko eta hiru irekidura-maila ditu euskarak:
Gaztelaniak ere 5 bokal horiexek ditu. Baina aho-barrunbean egiten den bokal-ahoskeren errealizazioan, euskarak espazio txikiagoan jokatzen du, eta euskal bokalak hurbilago gertatzen dira elkarrengandik, hots, triangelu txikiagoa osatzen dute, nolabait esateko. Hala, euskararen [a] soinua gaztelaniarena baino itxiagoa da, eta euskararen [i, e, o eta u] gaztelaniarenak baino irekiagoak dira.
Azaldutakoaren ondoriorik garbiena euskaraz hain ohiko ditugun tinbre- edo bokal-alternantziak dira, bai euskalkitik euskalkira, baita euskalki jakin baten barruan ere. Bi arrazoi aipatzen dira bokal- -aldaketak edo tinbre-aldaketak sortzeko:
· EEuskal bokalen hurbiltasuna
· IInguramendu fonikoaren eragina
Ondorioz, horrelako bokal aldaketak izatea ohikoa da euskal sistema bokalikoan:
==(EB) gizon > gizun(Z)
==
(EB) etxea > itxe (Z)
1.2.-Bokal-alternantziak
Aipatu dugu, dagoeneko, bokal alternantziak bi arrazoirengatik sortzen direla:
· Inguramendua fonikoaren eraginez
· Euskal bokalen hurbiltasunaren ondorioz
o/u alternantzia
(c) gizon > gizun
(c) Nola>Nüla(29)
i/u alternantzia
(c)Ditu-Dütu(20)
e/i alternantzia
(c)Negarrez/Nigarrez (agur xiberua)
(C)Iguriki>eguriki(24)
1.3.-Bokal asimilazioak
Hiru silabadun hitzetan, silaba baten aurreko silabako bokala bereganatzea eta aldatzeari deritzo asimilazioa:zubereran aurkitzen dugun bakarra Ü eta Iren artean sortzen dira:
(c) Balinbazenu/Balinbazünü(eperrak abestia)
==(c) Iruten-Uruten(5)
==
(c) Itzuliko-Ützüliko(14)
(c) Berdetzen/Berdatzen(Agur xiberua)
1.4.-Bokal elkarketak
Bi bokal elkartzen direnean (bereziki e+a, o+a eta u+a bokal elkarketak direnean) hainbat bilakaera sortzen dira euskalkietan, eta baita euskalki baten baitan ere.
(c) orduan > ordian (ipar.) -u+a>ia (c)Orduan>ordian(c)Kantuan>Khantian(26)
1.6.-Diptongoak
==/i/ eta /u/ bokalek beste hainbat bokalekin silaba berean osatzen duten talde fonikoari deritzo. Beraz, bokal batek itxia izan behar du eta besteak irekia edo erdi irekia; hala ere, biak itxiak izan daitezke. Bi mota daude:
==
==· Beheranzkoak: jatorrenak eta gehien erabiltzen direnak; hau da; betidanik euskarak izan dituenak au, eu, oi, ai, ei.
==
Adib.Erraiten(7),beit(16),deitzen(29)
· Goranzkoak: arrotzak dira, euskal sistema bokalikoan ez dira ohikoak. Maileguzko hitzetan agertzen dira batez ere, hizkuntza erromanikoek goranzko diptongoak erabiltzeko joera baitute: ia, ie, io, ua, ue, ui.Hauek frantsesaren eragina dute eta askotan ahoskatzen dira.
Adib.:Khantian(1),aldian(29).tximinian(34)
Bigarren mailakoak:Gainean>Gaian
1.7.- /ü/ bokala
/ü/ soinua Zuberoan entzuten da batez ere, baina Behe Nafarroako hainbat herritan ere (mugakideak diren horietan) /ü/ hori entzuten da.
Askok horrela uste bazuten ere, ez da ez frantsesaren “u” soinuaren parekoa, horiena baino irekiago baita. Diakronikoki aztertuz gero, teoria ezberdinak aipatu izan dira:
a) Txillardegiren ustez, /ü/ bokal hau antzinako bokal arkaiko bat izango litzateke, guk hegoaldean galdu duguna eta Zuberoan mantendu dena. Beraz, bere ustez, antzina 6 bokal zituen euskarak.
b) Koldo Mitxelenaren teoria oso bestelakoa zen, Txillardegiren iritziarekin ez baitzetorren bat. Errenteriarraren ustez, /ü/ bokala ez zen bokal arkaiko bat, berrikuntza bat baizik. Inguramendu fonikoaren arabera, /u/ > /ü/ bilakatzen baita. Beraz, berriki sortutako soinua da /ü/ bakala.
Bere teoria egiaztatzeko, gainera, orain dela 2000 urteko inskripzio latinoetara jo zuen fonetika-ikerlari handiak. Izan ere, Akitaniako antzinako hilerrietan honako hitzak agertu ziren: sembe, cison, anderex eta iluno, beste zenbaiten artean. Gaur egun honela azalduko genuke:
Adib.: (c) ilun(o) > ülhün (Z)
Beraz, horrek gaur egungo /ü/ soinua berrikuntza bat dela argitu dezake.
Ikus dezagun noiz gertatzen den /u) > /ü/ bilakaera:
o Hitz bukaeran agertzen denean /u) > /ü/ bilakaera gertatzen da:
(c)Du/Dü(6)
(c)Su/Sü (32)
(c)Baldinbazenu/Baldinbazunü(eperrak)
(c)Gaztetasun/Gaztetasün
o -Z, TZ, TS aurrean:
(c)Luzaz>lÜzaz(11leroa)
(c)Itzuliko>ÜtzÜliko(14 lerroan)
(c)Uzkiaren>Üzkiaren(32lerroan)
(c)Ützüliko(41lerroan)
Noiz ez den u > ü bilakaera gertatzen:
o /r/ leunaren aurrean:
(EB) gure > gu(r)e (Z)
(EB) barau > barur (Z)
(EB) hiru > hirur (Z)
Salbuespenak: bilküra, ütxüra (Z)
o /ś/ren aurrean:
==(EB) uste, ikusten > uste, ikhusten (6) (c)Deus>deus(8)
==
Salbuespenak: üstel (Z), süsker (Z)
o /rd/, /rt/ inguramenduan:
(EB) urde, urdin, urte > urde, urdin, urthe (Z)
c) /ü/ soinuaren fonemetasuna:
Zalantzagarria izan da fonema balioa duen ala ez.
(c) on > hun ≠ hün (Z)
(c) non > nun ≠ nün (naun >nün) (Z)
(c) urtze > hurtze ≠ hürtze (urrondoa) (Z)
(c) phezu (hesia) ≠ phezü (pisu) (Z)
Lau adibide besterik ez ditugunez, ezin dugu /ü/ fonematzat hartu.
1.1.-Euskal sistema bokalikoa eta gaztelaniarena
Sarritan entzun izan da euskarak eta gaztelaniak elkarren antza dutela bokalei dagokienez, bederen. Baieztapen hori, ordea, ez da guztiz egia.
Txillardegiren aburuz, fonologikoki berdinak dira, baina fonetikoki ezberdinak. Hau da, gaztelaniaren eta euskararen sistema bokalikoan 5 bokal azaltzen badira ere, beren ahoskera ezberdina da.
Irudi geometrikoz baliatu zen Hellwag hizkuntzalari alemana, mingainaren jokoaren arabera, bokalak aho-barrunbean nola gertatzen diren irudikatzeko; hortik datorkigu Hellwagen triangelua izena. Beraz, 5 fonema bokaliko eta hiru irekidura-maila ditu euskarak:
Gaztelaniak ere 5 bokal horiexek ditu. Baina aho-barrunbean egiten den bokal-ahoskeren errealizazioan, euskarak espazio txikiagoan jokatzen du, eta euskal bokalak hurbilago gertatzen dira elkarrengandik, hots, triangelu txikiagoa osatzen dute, nolabait esateko. Hala, euskararen [a] soinua gaztelaniarena baino itxiagoa da, eta euskararen [i, e, o eta u] gaztelaniarenak baino irekiagoak dira.
Azaldutakoaren ondoriorik garbiena euskaraz hain ohiko ditugun tinbre- edo bokal-alternantziak dira, bai euskalkitik euskalkira, baita euskalki jakin baten barruan ere. Bi arrazoi aipatzen dira bokal- -aldaketak edo tinbre-aldaketak sortzeko:
· EEuskal bokalen hurbiltasuna
· IInguramendu fonikoaren eragina
Ondorioz, horrelako bokal aldaketak izatea ohikoa da euskal sistema bokalikoan:
==(EB) gizon > gizun(Z)==
(EB) etxea > itxe (Z)
1.2.-Bokal-alternantziak
Aipatu dugu, dagoeneko, bokal alternantziak bi arrazoirengatik sortzen direla:
· Inguramendua fonikoaren eraginez
· Euskal bokalen hurbiltasunaren ondorioz
o/u alternantzia
(c) gizon > gizun
(c) Nola>Nüla(29)
i/u alternantzia
(c)Ditu-Dütu(20)
e/i alternantzia
(c)Negarrez/Nigarrez (agur xiberua)
(C)Iguriki>eguriki(24)
1.3.-Bokal asimilazioak
Hiru silabadun hitzetan, silaba baten aurreko silabako bokala bereganatzea eta aldatzeari deritzo asimilazioa:zubereran aurkitzen dugun bakarra Ü eta Iren artean sortzen dira:
(c) Balinbazenu/Balinbazünü(eperrak abestia)
==(c) Iruten-Uruten(5)
==
(c) Itzuliko-Ützüliko(14)
(c) Berdetzen/Berdatzen(Agur xiberua)
1.4.-Bokal elkarketak
Bi bokal elkartzen direnean (bereziki e+a, o+a eta u+a bokal elkarketak direnean) hainbat bilakaera sortzen dira euskalkietan, eta baita euskalki baten baitan ere.
-e+a > -ia, -ie, -ea
(c) maitea > Maitia(atarratzeko gazteluko kantua)
(c)Xedea>Xedia(azken dantzara)
(c)Betea>Betia(azken dantzara)
(c)Kortean>Kortian(Jaun Ezponda)(c)Aldean>Aldian(29 lerroa)
-o+a>-ia,-ea,-ie
(c) orduan > ordian (ipar.) -u+a>ia (c)Orduan>ordian(c)Kantuan>Khantian(26)
1.6.-Diptongoak
==/i/ eta /u/ bokalek beste hainbat bokalekin silaba berean osatzen duten talde fonikoari deritzo. Beraz, bokal batek itxia izan behar du eta besteak irekia edo erdi irekia; hala ere, biak itxiak izan daitezke. Bi mota daude:==
==· Beheranzkoak: jatorrenak eta gehien erabiltzen direnak; hau da; betidanik euskarak izan dituenak au, eu, oi, ai, ei.
==
Adib.Erraiten(7),beit(16),deitzen(29)
· Goranzkoak: arrotzak dira, euskal sistema bokalikoan ez dira ohikoak. Maileguzko hitzetan agertzen dira batez ere, hizkuntza erromanikoek goranzko diptongoak erabiltzeko joera baitute: ia, ie, io, ua, ue, ui.Hauek frantsesaren eragina dute eta askotan ahoskatzen dira.
Adib.:Khantian(1),aldian(29).tximinian(34)
Bigarren mailakoak:Gainean>Gaian
1.7.- /ü/ bokala
/ü/ soinua Zuberoan entzuten da batez ere, baina Behe Nafarroako hainbat herritan ere (mugakideak diren horietan) /ü/ hori entzuten da.
Askok horrela uste bazuten ere, ez da ez frantsesaren “u” soinuaren parekoa, horiena baino irekiago baita. Diakronikoki aztertuz gero, teoria ezberdinak aipatu izan dira:
a) Txillardegiren ustez, /ü/ bokal hau antzinako bokal arkaiko bat izango litzateke, guk hegoaldean galdu duguna eta Zuberoan mantendu dena. Beraz, bere ustez, antzina 6 bokal zituen euskarak.
b) Koldo Mitxelenaren teoria oso bestelakoa zen, Txillardegiren iritziarekin ez baitzetorren bat. Errenteriarraren ustez, /ü/ bokala ez zen bokal arkaiko bat, berrikuntza bat baizik. Inguramendu fonikoaren arabera, /u/ > /ü/ bilakatzen baita. Beraz, berriki sortutako soinua da /ü/ bakala.
Bere teoria egiaztatzeko, gainera, orain dela 2000 urteko inskripzio latinoetara jo zuen fonetika-ikerlari handiak. Izan ere, Akitaniako antzinako hilerrietan honako hitzak agertu ziren: sembe, cison, anderex eta iluno, beste zenbaiten artean. Gaur egun honela azalduko genuke:
Adib.: (c) ilun(o) > ülhün (Z)
Beraz, horrek gaur egungo /ü/ soinua berrikuntza bat dela argitu dezake.
Ikus dezagun noiz gertatzen den /u) > /ü/ bilakaera:
o Hitz bukaeran agertzen denean /u) > /ü/ bilakaera gertatzen da:
(c)Du/Dü(6)
(c)Su/Sü (32)
(c)Baldinbazenu/Baldinbazunü(eperrak)
(c)Gaztetasun/Gaztetasün
o -Z, TZ, TS aurrean:
(c)Luzaz>lÜzaz(11leroa)
(c)Itzuliko>ÜtzÜliko(14 lerroan)
(c)Uzkiaren>Üzkiaren(32lerroan)
(c)Ützüliko(41lerroan)
Noiz ez den u > ü bilakaera gertatzen:
o /r/ leunaren aurrean:
(EB) gure > gu(r)e (Z)
(EB) barau > barur (Z)
(EB) hiru > hirur (Z)
Salbuespenak: bilküra, ütxüra (Z)
o /ś/ren aurrean:
==(EB) uste, ikusten > uste, ikhusten (6)(c)Deus>deus(8)