Azpian agertzen den testua da guk aztertuko dugun zubererako idatzia:

93. LAMINA KOLPATUA (Gotaineko bertsioa)

Gotaine Sorzabürüko etxearen khantian(1-2), erreka arte, edireiten(3) da Thartazia deithürik den etxea, zuin etxe laminen aizo(4) ere beit zen .

Negüko gai(5) lüzetarik batez, Thartazüko etxenko anderea ari zen berantian ürüten, sü ondoan, nuiz ere tximinian behera ikhusten beit dü eraisten(6) lamina bat, zuin khantian ttottatzen(7) beit zaio erraiten derolarik(8):

-Ez hadila lotsa(9), ez nün deus gaiztotara jiten(10), ari adi(11) aitzina ürüten.

Eta besteagorik gabe, kota(12) gibeleti(13) goititürik(14), üzkia(15) berotzen dü. Elhestatü16 ziren lüzaz; galthatü zeron17 laminak khotxüta18 bat ezne; edan zian19 eznea eta jun zen berantian, jin ber bideti, erraiten zerolarik:

- Bihar arratsen ützüliko nün, begira izadan eznea, eta ez erran ihuri20 ni heben21 izan nizala.

Emazteak hitz emaiten dero22. Bena, lotsatü beit zen, erraiten dero senharrari zer agitü23 zaion.

-A! Hola da? -dio senharrak-. Bihar arratsen nahi dinat nik egürüki24.

Gaia heltü denean, gizon horrek ezarten dütü suinean emaztearen phildak25, hasten da ürüten bere gisa süthondo xokhoan, eta ezarten dü sü-phala gorritzen aska murran26.

Hantik laster ikusten dü lamina eraisten tximinian behera. Jarten zaio khantian, eznea galthatzen dero, edaten dü eta erraiten dero:

- Hi barda27 prim prim, eta gaur larri larri?

- Bai, behar ditinat khandera errezinen binbaletak28 egin.

- Nula deitzen hiz?

- Nihau29.

Eta bezpera gaian bezala laminak kota goititzen dü eta üzkiaren berotzen hasten da. Hain sarri30 gizonak sü-phala gorritürik hartzen dü eta gibel aldian ezarten dero. Heiagoraz31 hasten da lamina, ezkapatzen da tximinian gora, eta lagün saldo32 bat jiten zaio galthatzera min hori nurk egin deron. Ihardesten dü:

- Nihau(k).

- A! Hihauk33 egin düna34? Ihauk egin badün, ihauk goza ezan.

Ez zian seküla enthelega35 erazi ahal ükhen lagüner36 nurk egin zeron min hura, eta ez zen haboro37 ützüli Thartazialat38.

Hiztegia:

Gratienne Etxekopar-ek kondatua. Garat jaunak, Gotaineko errientak transkribatua.

1 khantü: ondo, alde

2 -ia: -ua

3 ediren: idoro, aurkitu

4 aizo: auzo

5 gai: gau

6 eraitsi: jetsi

7 ttottatu: jarri, eseri

8 dero: dio

9 lotsa: beldur

10 jin: etorri

11 adi: hadi

12 kota: gona

13 gibel: atze

14 goiti: gora

15 üzki: ipurdi

16 elhestatu: mintzatu

17 zeron: zion

18 kotxüta: kaikukada

19 zian: zuen

20 ihur: inor

21 heben: hemen

22 dero: dio

23 agitü: gertatu

24 egürüki: itxaron

25 philda: jantzi

26 murra: txingar, brasa

27 barda: bart

28 binbaleta: metxa

29 nihau: neu, neroni

30 hain sarri: berehala

31 heiagora: karrasi, oihu handi

32 saldo: talde

33 ihau: heu, herori

34 düna: al dun

35 enthelega(tu): uler(tu)

36 -er: -ei

37 haboro: gehiago

38 -alat: -rat

external image invisible.gif

Zubererako testua euskara batura moldatua (lehenengo lau paragrafoak):

Gotaine Sorzaburuko etxearen ondoan, errekaraino, aurkitze da Thartazia deituriko etxea, etxe hori lamien auzoa ere bazen.

Neguko gau luze batean, Thartaziako etxeko andrea behean iruten ari zen, su ondoan, tximinian behera jaisten ari zen lamia bat ikusten duenean, honek, bere aurrean jarrita, honela esaten dio:

- Ez zaitez beldurtu, ez naiz ezer txarrik egitera etorri, jarraitu iruten.

Eta besterik gabe, gona atzetik gora duela, ipurdia berotzen du. Luzaro mintzatu ziren, lamiak kaikukada bat esne eskatu zion, edan egin zuen eta behera joan zen bitartean honako hau esaten zuelarik:

- Bihar arratsaldean etorriko naiz, begira ezazu esnea, eta ez esan inori ni hemen egon naizela.

[...]